XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ikuskariak atxilotu egin zituen, baina honek ez zuen eskumenik izan bertako Epaitegiak lapurrak zigor zitzan.
Prozesu osoak, txosten ofizialean adierazita dagoen bezala, aurreko kapituluan azaldutako hilobien lapurretak gogorazten dizkigu ezinbestez.
Ondoriozta dezakegun ondorio bakarra, alderdi askotan, gaurko egiptoarra Ramses IX.aren garaiko arbasoen aldean oso gutxi aldatzen dela da.
Hauxe da gertaera horrek adierazten digun esanahia; berau igortzen diegu hilobietatik gauzak eramateagatik ankerrak deitzen digutenei, goraintzi.
Antigoaleak museoetara eramatean, bere segurtasuna bermatu besterik ez dugu egiten:
Gobernuaren gainbegiradaren menpe, hamabi alditan jarraian lanean ihardun zuen Theodore Davis amerikarrari eman zitzaion 1902an Ibarrean indusketak egiteko baimena.
Bere aurkikuntza nagusienak denok ezagutzen ditugu.
Tutmosis IV.a, Hatshepsut, Siptah, Yuia eta Thua
Momia eta erret heresearen sarkofagoa, hileta-tresneriaren zati txiki-txiki bat, eta bere ama Tiyren hilobiaren puskak zeuden leku ezkutu horretan.
1914an Davis jaunaren eskubideak eskuratu genituen, eta Tutankamon-en hilobiaren benetako historia orduan hasi zen.